Espezialistak gara industriaren arloko ingeniaritza elektriko eta elektronikoan

Mantentze-lanak egitea da zure negozioa eta jarduera babesteko modurik efizienteena.

Tximisten makinak eta instalazio elektrikoak mantentzeko zerbitzua eskaintzen dugu, dena erabilera-egoera ezin hobean izan dezazuen. Instalazio guztien egoera-diagnostikoak egiten ditugu, eta higadura eta kalteak konpontzeaz arduratzen gara. Mantentze-lan horiek zenbait mailatan egin ditzakegu:

Hasierako diagnostikoa, in situ

Mantentze prediktiboa

Tokian bertan egindako hasierako diagnostikoarekin, aurreikus daiteke etorkizunean non sor daitezkeen eragozpenak eta aldez aurretik bidezko neurriak hartu ahal izango dira.

Aldian behingo mantentze-lan planifikatua

Mantentze prebentiboa

Aldian behin egingo den mantentze-lan planifikatua da, sistema elektrikoaren ondoriozko akatsik edo eragozpenik ez dagoela ziurtatzea helburu duen mantentzea.

Diagnostikoan hauteman dien arazoak konpontzea

Mantentze zuzentzailea

Diagnostikoan hauteman diren arazoak konpontzeko egiten den mantentze-lana. Arazo txiki bat garaiz zuzentzeak eragotz dezake instalazioak gelditu behar izatea edo akats elektriko bat sortzea.

Makineria eta instalazio elektrikoetarako mantentze-zerbitzua